Nola aldatu duen Vendifyk Bilboko gimnasio baten egunerokoa
- aitorvzcm
- 15 ene
- 1 min de lectura
Gure bezeroek maiz galdetzen digute: "Benetan funtzionatzen al du birziklapen sistemak?" edo "Jendeak erabiltzen al du aplikazioa?". Gaurkoan, Deustuko kiroldegi baten istorioa ekarri nahi dizuegu, duela gutxi gure Tamaina ertaineko Sanden Vendo makina instalatu baitzuten.
Arazoa: Plastikoa nonahi kiroldegiko kudeatzaileak kontatu zigun bezala, lehen zituzten makinekin arazo bat zuten: jendeak edari isotonikoak edo ur botilak erosten zituen, eta askotan, ontziak edozein lekutan edo edukiontzi okerrean amaitzen zuten. Ez zegoen pizgarririk gauzak ondo egiteko.
Vendify iristean, aldaketa nabaria izan zen. Ez genuen bakarrik makina bat jarri; birziklapen-edukiontzi adimendun bat ere jarri genuen alboan.
Hona hemen erabiltzaileek gehien baloratu dutena:
Dena mugikorretik egiten da. Bazkideek Vendify aplikazioa jaitsi zuten. Orain, produktua erosi eta kontsumitu ondoren, barra-kodea eskaneatzen dute. Kodea eskaneatzean, makinaren alboko konpartimentua ireki egiten da ontzia sartzeko. Eta hoberena? Puntuak jasotzen dituzte!.
Sistema honek birziklatzeko motibazio bat sortzen du. Kiroldegiko erabiltzaileak, kirolariak izanik, lehiakorrak dira. Orain puntuak pilatzen dituzte deskontuak lortzeko edo produktu osasungarriak doan eskuratzeko.
Orain, instalazioak garbiago daude eta erabiltzaileek sentitzen dute beren erosketarekin ingurumenari laguntzen ari direla. Kudeatzaileak esan digun bezala: "Jendeak askoz gehiago birziklatzen du orain, deskontuek eta sariek erakartzen dituztelako".
Zure zentroan antzeko zerbait lortu nahi? Jar zaitez gurekin harremanetan!

Comentarios